Zubiri, Araujo eta Marin ezin hobe Espainiako Txapelketan
«Espezialista onenen aurka» lehiatzen pilatutako esperientziagatik zoriondu ditu Ordizia-Lazkao Igeriketa klubak.
June Zubiri, Markel Araujo eta Intxixu Marin igerilari goierritarrek amaiera ezin hobea eman diote denboraldiari Sabadellen (Herrialde Katalanak) jokatu berri den Espainiako Udako Junior Txapelketan, egutegiko «hitzordu zailenetako batean».
«Espezialista onenen aurka» lehiatzen pilatutako esperientziagatik zoriondu ditu Ordizia-Lazkao Igeriketa klubak: «Hiru kirolariek konpromisoa, esfortzua eta lehiakortasuna erakutsi zuten proba bakoitzean. Erlojupekoez gain, txapelketak aukera eman die esperientzia baliotsua batzeko maila goreneko agertoki batean, eta hori funtsezko alderdia da bai kirol-arloan bai pertsonalki hazten jarraitzeko».













