Zuzenean berrituko dute gimnasioko inskripzioa
IDIAZABAL // Gimnasioko erabiltzaileei zuzenean berrituko zaie inskripzioa. Baja eman nahi duten erabiltzaileek, urtarrilaren 15 aurretik jakinarazi behar diote udalari, lehiatilan edo telematikoki. Izen-emate berriak urtarril osoan egin ahal izango dituzte erabiltzaileek. Idiazabalgo Udalaren webgunean aurkitu daitezke bi tramite horiek egiteko bete behar diren eskuorriak.












