Gazteen bertso saioa Idiazabalgo Elizan

Aroa Arrizubieta, Aitor Bizkarra, Jon Gurrutxaga, Maddi Sarasua, Garazi Nabarro eta Urko Arregi aritu dira bertsotan gaur Idiazabalgo Elizan.

Bertsolari gazteak taularatu dira gaurkoan Idiazabalgo Elizan. Aroa Arrizubieta, Aitor Bizkarra, Jon Gurrutxaga, Maddi Sarasua, Garazi Nabarro eta Urko Arregi izan dira gaurko bertso-saioko protagonistak.

Idiazabalgo Udalak gabonetarako antolatutako egitarauaren parte izan da. Bihar eta etzi, adibidez, scape room-a edo misterio etxea egongo da. Urtarrilaren 3an, Arrate Zubigaray organistaren kontzertua eskainiko da. Egun bat beranduago, urtarrilaren 4an, Tramankulu taldearen eskutik jolas kooperatiboak egongo dira. Urtarrilaren 5ean, amaitzeko, errege magoen iritsiera ospatuko da ahal den neurrian, osasun arauen eta sorkuntza lanen lehiaketara aurkeztutako lanen sari banaketa egingo da.

HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa