Lemniskataren argazki lehiaketako lanak, etzirako
BEASAIN // Lemnistak antolatzen duen Matematika Argazki lehiaketako lanak aurkezteko azkeneko eguna abenduaren 31 da. Egile bakoitzeko lau lan aurkeztu ditzake gehienez, zuri-beltzean nahiz koloretan. Bidalketak https://argizpi.fotogenius. es/ helbidearen bidez egin behar dira. Sari banaketa ekitaldia urtarrilaren 29an egingo da Igartzako jauregian eta ondoren argazki aukeratuen erakusketa osatuko dute herriz herri.













