Zirkua, musika eta antzerkia
Idiazabalgo Igarondo pilotalekua barre algaraz bete zen larunbatean. Mikra taldearen eskutik, zirkua, musika eta antzerkia uztartzen dituen ikuskizunaz gozatu zuten herritarrek. Eguberri ezberdin hauek gozatu ahal izateko asmoz, larunbateko ikuskizunaz gain beste hainbat ekitaldi ere antolatu ditu Idiazabalgo Udalak.












