Alexander Oiarbide ordiziarra Vallecaseko San Silbestrean
Ordiziako San Silbestre proba bertan behera geratu zen arren, Vallecaseko lasterketan 60. postuan geratu zen ordiziarra pasa den ostegunean
Ordiziako San Silbestrearen 44. edizioa izan beharko zuena bertan behera geratu zen covid-19ak eragindako egoera dela eta. Bizkaiko Galdakaoko San Silbestrea, Valentziako Crevillente eta Beasaingoa erori ziren arren, Bartzelonan eta Madrilen lasterketa aurrera ateratzea lortu zuten.
Alexander Oiarbidek, Ordiziako San Silbestrearen azken irabazleak, parte hartu zuen Madrilen abenduaren 31an egindako National Nederlanden San Silvestre Vallecana lasterketan. Munduko San Silbestrerik garrantzitsuenean, ez zuen bizilagun guztien arnasa ondoan izateko aukerarik eduki ordiziarrak.
Lasterketako antolatzaileek pandemia egoerak hala behartuta, ohiko ibilbidea aldatu zuten eta korrikalariek lau itzuli eman beharra izan zizkioten Rayo Vallecano futbol taldearen kirol-instalakuntzei. Guztira 250 gizonezko atera ziren proba honetan, 60. postua lortu zuen Oiarbidek 31:43 denborarekin.