Euskal presoen aldeko manifestazioa egin dute gaur Ernaiko gazteek
Gaurko manifestazioaz gain, urtarrilaren 9an ere mobilizazioak egongo dira Sare Herritarrak deituta
‘Goierriko gazteok bidea gara’ leloarekin Beasaingo plazatik abiatu den manifestazioa egin du Ernaik gaur. Goierriko hainbat gazte Euskal Preso Politikoen Kolektiboari elkartasuna eta konpromisoa helarazteko asmoz elkartu dira bertan.
Aurtengo egoera dela eta urtero moduan urtarrilean Bilbon presoen alde egiten den manifestazioa antolatzea ezinezkoa denez, Euskal preso, iheslari eta deportatuen eskubideen aldeko Sare Herritarrak herri bakoitzean manifestazioak antolatuko ditu datorren astean.
«Aurtengo gabonetan ere, etxe ugaritan behar baino aulki huts gehiago izan direla» aldarrikatuz, urtarrilaren 9an Euskal Herriko 220 herri baino gehiagotan burutuko diren mobilizazioetan parte hartzeko deialdia luzatu dute Ernaiko gazteek.
Hona hemen Gotzon Aranburuk gaurko manfiestazioan egindako bideoa: