Zuri esnatu dira Goierriko herriak
Alerta laranja zegoen ezarrita eta iragarpenak bete egin dira. Goierriko herriak elurtuta agertu dira gaur goizean
Eguraldi iragarpenak bete egin dira eta bart gauean Goierriko hainbat herritan elurbustia zena elurra bihurtu da gaur goizean. Mendi tontorrak zuri dauden arren, zenbait herritako kaleetan ez da askorik nabaritu. Goizeko lehen orduan segurtasun arrazoiengatik Etzegarate itxi dute, baina dagoeneko zabalik dago berriro ere.
Ostiraleko 21:00etatik, alerta laranja ezarri zuten EAEn elurragatik, eta elur-kota 200-400 metro inguruan kokatu da azken orduetan. 15:00etan indargabetuko da alerta laranja eta larrialdia horira jaitsiko da. Hala ere, elur-kuotak 200-400 metro artekoa izaten jarraituko du.