'Border' filma ikusi ahal izateko izen ematea zabalik dago Legorretan
Datorren urtarrilaren 10ean, igandea, arratsaldeko 18:00etan Border izeneko filma eskainiko dute doan Legorretako Herri Antzokian. Gurasoak emanaldi honetan ikusle izan daitezke.
Eman izena
Aurreko emanaldi guztietan egin duten moduan, oraingo honetan ere sarrerak lortzeko izena aldez aurretik ematea komeni da, COVID-19a dela eta.
Horretarako, udal liburutegian (telefonoa 943 085 050), kultura.legorreta@euskalnet. net epostara idatzita edo Balentinen kioskoa.
Filma hasi baino 10 minutu lehenago zabalduko dira Herri Antzokiko ateak eta COVID-19aren protokoloa jarraituko da.












