Goierri Eskolan langabetuentzako ikastaroak
ORDIZIA // Goierri Eskolak datozen aste eta hilabeteerako langabetuentzako ikastaroak antolatu ditu: kudeaketa administratiboa, fabrikazio mekanikoa, txirbil-harroketa bideko mekanizazioa, eta bigarren mailako ziurtagiri profesionalen sarbiderako gaitasun giltzarriak gaiak eskainiko dituzte. Izena emateko: aajuria@goierrieskola.eu edo 943 88 00 62.













