Matrikulazioen informazio bilerak egingo dituzte aste honetan
2021-2022 ikasturterako aurrematrikulazio epea zabalik dago datorren, urtarrilaren 29a arte. Aurten, COVID-19aren eraginez ate irekien egunak ez dituzte antolatu ikastetxeetan, baina bai zentro bakoitzaren inguruko beharrezko informazio guztia jasotzeko informazio bilerak. Ordizian, hiru ikastetxeetan, Urdaneta Eskola Publikoan, Oianguren institutuan eta Jakintza Ikastolan, hurrengo egunetarako antolatu dituzte informazio saioak. Zehaztu dituzten egun horietan bilerara joan ezin denarentzat ere alternatibak jarri dituzte.
Urdaneta eskola publikoak gaur, 17:30ean egingo du lehen informazio bilera, euskaraz. Ostegunean, hilak 21, 17:30ean, gaztelaniaz. Informazio gehiago 943 88 27 80ra deituta eta idazkaritza@urdanetahi.org epostan.
Oianguren instituko informazio bilerak, urtarrilaren 21ean, osteguna egingo dituzte. Bi txanda antolatu dituzte: gazteleraz, 17:00etan; eta euskaraz, 18:00etan. Informazio gehiago 943 89 93 89 telefono zenbakira deituta.
Jakintza Ikastolan bihar, asteazkena egingo dute bilera, 17:30ean. Proiektuaren inguruko informazio gehigarria, ikastola@jakintza.eus epostara idatzita eta telefonoz (943 16 05 40 0 luzapena eta 943 16 11 76). Matrikulazioetarako ordutegiak: Villa Eugenian, 08:30-09:00, 10:00-14:30 eta 16:00-17:30; Altamiran, 08:00-12:30, 14:30-17:00 eta ostiraletan 08:00-15:00.













