'Zaldibar Zona Cero' liburua aurkeztuko du Ahoztar Zelaietak
URRETXU // Ahoztar Zelaieta kazetariak Zaldibar Zona Cero liburua aurkeztuko du larunbatean, 12:00etan, Urretxuko Aizpurunea kultur etxean. Liburu hau Zaldibarko zabortegiko gertakariari buruzkoa da. Iazko otsailaren 6an milioi erdi metro kubiko zabor autobidera erori ziren eta zaborrak Joaquin Beltran eta Alberto Sololuze langileak lurperatu zituen. Zelaietak gertatutakoa ikertu du.













