71.870 da errifa sariduna Ordizia Rugby-ren zozketan
ORDIZIA // Ordizia Rugby Elkartearen errifen zozketa egin dute hirugarren aldiz. Oraingo honetan, 71.870 zenbakia izan da irabazlea. Beraz, zenbaki hori duenak saskia jasoko du. Aurreneko bi zenbakien sariduna agertu ez denez, berriro egin dute zozketa. Urtarrilaren 31 baino lehen sariduna agertzen ez bada, berriz egingo dute.













