Hiru bisita gidatu antolatu dituzte Igartzako inguruetan
Industriaren hastapenak Igartzan bisita gidatua antolatu dute asteburu honetarako; Igartza mitologikoa izango da datorren asteko gaia eta San Martin Loinazkoa eta Beasainen hastapenak otsaileko lehen asteburuan. Hiri bisitak Igartza Monumentu Multzoaren inguruan izango dira, larunbateetan eta igandeetan. Bakoitzean bi saio egingo dira, lehena 11:30ean eta hurrengoa 13:00etan. Helburua bertako historia eta ondarea ezagutaraztea da.
Aldez aurretik erreserba egitea beharrezkoa da. Horretarako, 943 08 77 98 telefonora deitu behar da edo igartza@ beasain.eus helbidera idatzi. Bost eta hamabi urte bitarteko haurrek hiru euro ordaindu beharko dituzte eta hortik gorakoek, lau.













