Zubizarretak eta Albisuk ezin izan dute Binakako kanporaketa irabazi
Ezkurdia eta Galartzak txapelketako lehen garaipena lortu dute Iraitz Zubizarreta eta Jon Ander Albisu ataundarren aurka 22-14 irabazita.
Konfinatuta dagoen Jon Ander Peñaren lekua hartu du Ataungo Iraitz Zubizarretak gaur Tolosako Beotibar pilotalekuan, Jon Ander Albisu herritarrarekin bikotea osatuta, Binakako txapelketako kanporaketan. Baiko enpresako bikote goierritarrak Ezkurdia eta Galartza izan ditu aurkari. Nafarrak erraz irabazten hasi badira ere, azken aldean estu ibili dira eta markagailua 22-14 zela amaitu da partida.