Txistularien Alardea, larunbatean, 22:00etan ETB1-en
IDIAZABAL // Aurreko larunbatean izan zen Zelaa kiroldegian Idiazabalgo XVIII. Txistularien Alardea. Segurtasun neurriak zorrotz bete zituzten eta zozketa bidez zehaztu zituztenez ikusleak, herritar batzuk soilik izan zuten aukera bertan egoteko. Halere, bertan egoterik izan ez zutenek ere ikusteko aukera izango dute: larunbatean, 22:00etan, ETB1-eko Oholtza saioan emango dute alardea.













