Pirinoetako mito eta kondairak, otsailaren 28ra arte Igartubeitin
EZKIO // Igartubeiti Baserri Museoan dagoen Pininioetako mito eta kondairak erakusketa otsailaren 28ra arte egongo da ikusgai, luzatu egin baitute. Ipuin eta kondairen bidez ezagutarazi den Pirinioetako ahozko tradizioa ezagutzeko gonbidapena da eta lau hizkuntzatan egina dago: euskara, gaztelera, katalana eta frantsesa.













