Errugbi zazpiko torneoa jokatu dute neskek
Emakumezkoen errugbi zazpiko txapelketa jokatu dute asteburuan Altamiran. Ampo Ordiziako neskak aspalditik Altamiran partidarik jokatu gabe zeuden eta arantzatxoa kentzeko ere balio izan zien. Beste hiru talderen aurka jokatu zuten; Hernani, eta Iruñako La Unicako bi talde. Maddi Sola Ordizia Rugbyko taldearen entrenatzaileak, jardunaldiaren balorazio «oso positiboa» egin du.













