Juan Mari Beltranen kontzerturako sarrerak salgai dira
LAZKAO // Juan Mari Beltran musikariak kontzertua egingo du Lazkaon, otsailaren 19an, ostirala. Areria antzokian da emanaldia, 19:00etan. Sarrerak herenegun jarri zituen webgunean salgai Lazkaoko Udalak, 10 euroan. Beltran (Etxarri Aranatz, Nafarroa, 1947) euskal herri musikaren ikertzaile garrantzitsuetakoa da, eta 13 disko atera ditu.













