EH Bilduk herri batzar telematikoa egingo du gaur
IDIAZABAL // Euskal Herria Bilduk 10 urte beteko ditu aurten. Horren harira, II. Kongresua ospatuko dute, Hamar urte baino ez lelopean, eta Idiazabalgo EH Bilduk herri batzarra egingo du. Gaur izango da, 19:00etan hasita, telematikoki. Kongresua aurkeztuko dute eta helburuak eta xehetasunak azalduko dituzte. https://bbb.ehbildu.eus/b/ibo-ake-rp7 estekan sartuta hartu daiteke parte batzarrean.













