Ibargurenek gainditu du aurretikoa, eta final-laurdenetan da
LAZKAO // Beñat Ibarguren palari lazkaotarrak larunbatean 3-0 irabazi zion Del Riori, profesionalen Banakako Pala Txapelketako lehen kanporaketan. 10na tantoko bost jokotan onenera ari dira jokatzen. Aurretiko kanporaketa gaindituta, final-laurdenetako kanporaketa izango du hurrengo koska Ibargurenek, behin zortzi pilotariko koadroa osatu denean. Gaubekaren aurka jokatuko du, bihar 18:30ean, Bilboko Bizkaia frontoian. Finalaurrekoa ligaxka eran da, ondoren, laurdenetako lau garaileen artean.












