Beste karpa bat jarri dute Aita Iparragirre eskolako patioan
IDIAZABAL // COVID-19aren eragina gutxitzeko aireztatutako tokietan egotea ezinbestekoa da. Abenduan udalak Plaza Nagusian karpa bat jarri zuen, eta aste honetan beste karpa bat jarri du Aita Iparragirre eskolako patioan, aire libreko espazio hori eta ikasleen segurtasuna bermatzeko. Eusko Jaurlaritzak pandemia dela eta ateratako diru laguntzen bidez ordainduko du udalak karpa.













