Olaberrian palan hasteko deialdia egin du Pilota Eskolak
OLABERRIA // Olaberriko Pilota Taldearen pilota eskolak pala ikastaroa antolatu du. Zortzi urtetik aurrerako Olaberriko haurrentzat da, eta Garikoitz Arrieta pilotari olaberritarra izango dute erakusle. Lehenbizi gomazko pilotarekin trebatuko dira, baina paleta larruz eta pala motzean jokatzeko jartzea da asmoa. Izena udaletxean eman behar da (681 175 113, Whatsapp), otsailean zehar.













