Umorea eta ahots ederrak uztartuta
Aurten San Blas jaiak ospatzerik izan ez duten arren, hainbat ekintza egingo dituzte datozen hilabeteetan Idiazabalen. Igandean, Demode Quartet taldeak kontzertua eskaini zuen San Migel elizan, segurtasun neurriak uneoro beteta. Umorea, ahots ederrak eta dibertimendua uztartzen ditu laukoteak emanaldietan, eta Idiazabalen eskainitakoa ere gaitasun horien erakusgarri izan zen.













