Zerga ordainketaren diru laguntzak eska daitezke Lazkaon
LAZKAO // Iaz udal zergetan edo tasetan ordainduaren osotasuna edo zati bat diru laguntza modura berreskuratzeko aukera izango da Lazkaon. Premian daudenek eskatu ahalko dituzte laguntzak. Ohiko etxebizitzako ura, estolderia, zaborra eta hiri lur ondasun higiezinen zergetan ordaindutakoaren %25 eta 100 bitartean itzuliko du udalak. Eskaerak gaurtik otsailaren 25era egin behar dira, udaletxean. Familia unitateko diru sarreren eta kideen arabera zehaztuko dute.












