CAFek Alstomi salaketa jar lekioke Parisko aldirietako kontratua zapuzteagatik
CAF eta Bombardier etxeek sortutako kontsortzioari esleitu zioten 2.560 milioi euroko eskaria. Alstom konpainiak Bombardier erosi du eta eskaria ez duela egingo esan du
CAFek Alstom salatzea ez du baztertzen Parisko aldirietarako trenak ekoizteko eskaria ez badu betetzen. 146 tren ekoizteko eskaria da. Dirutan, 2.560 milioi. CAFek kontsortzioaren %40a duenez, mila milioi euro baino gehiagoko diru sarrera esan nahi du. Egungo eskarien %10a baino gehiago da hori.
Beasaingo multinazionalak Bombardier enpresarekin batera sortutako kontsortzioak jaso zuen esleipena, urtarrilaren 14an. Alstomek Bombardier erosi zuen hamabost egun geroago eta eskaria geldiarazi zuen. «Ez dela bideragarria» arrazoitu zuen. Esan beharra dago esleipena ezagutu aurretik ere Alstomek prozesua inpugnatu zuela, formetan akatsak argudiatuta.
Alain Picard CAF Frantziako aholkulari delegatuak Les Echos aldizkariari esandakoaren arabera, Almstonek kosta ala kosta ekidin nahi du CAF Frantziako merkatuan sartzea. Almston konpainia frantziarra da. Renfek, abenduan, CAF baztertu zuen beste Almsotenen mesedetan eskari baterako. CAFek, bien bitartean, 50 autobus ekoizteko eskaria jaso duela iragarri du. 10 Herbeheretako Arriva Netherlands airelineak eskatu dizkio eta 40, Austriako Osterreichische Postbus AG operadoreak. Gainera, etorkizunean beste 142 autobus ekoitzeko hitzarmena adostu dute. Solaris filialak ekoitziko ditu guztiak.