Osakidetzak «hizkuntza eskubidea urratu» duela salatu du Hitzarok
Ordiziako Hitzaro Euskara Elkarteak, bere bazkide batek jasandako «bidegabekeria» salatu nahi du. Elkarte honek GOIERRIKO HITZARI igorri dion oharrean azaltzen duenez, Hitzaroko bazkide den herrritarrak, mediku azterketa bat egin ondoren, otsailaren 9an azterketa horien emaitzak jasotzeko, Ordiako Osakidetzako osasun zentrotik deitu zion bere sendagilearen ordezko lanak egiten ari den medikuak. Antza denez, deia euskaraz hartu ondoren, «medikua gaztelaniaz» zuzendu zitzaion. Pazienteak galdetu zion «euskaraz» ote zekien, eta sendagileak gazteleraz erantzun omen ziola, «nik espainolez hitz egiten dut». Hori entzun ondoren, Hitzaroko bazkideak gazteleraz jarraitu behar izan zuela dio oharrak, eta horregatik «minduta» sentitu zela, «beste behin, hizkuntza eskubideak zapadu» zirelako.
Gertaera horren aurrean, Hitzaro Euskara Elkarteak salatu nahi du, «euskaldunon eskubideak ez daudela bermatuta, besteren artean, Osakidetzan!».













