'Zendabalitz' eleberria aztertuko du irakurle taldeak
KULTURA // Beasaingo irakurle taldea gaur elkartuko da, 17:30ean, Igartzako Jauregian. Parte-hartzea librea da. Erika Elizariren Zendabalitz eleberria jorratuko dute. Igartza sariari esker argitaratutako lana da. Paristik Bilborako bidaia egiten ari diren hainbat bidaiariren barne gatazkak kontatzen ditu euren pentsamenduen bidez. Liburutegian eskuratu daiteke lana.













