3 Ene Kantak ETB3ko saioa, Igartubeiti baserri museoan
EZKIO // ETB3ko 3 Ene Kantak saioko Eneko, Nerea, Astonauta eta Sator pertsonaiek Ezkioko Igartubeiti Baserri Museoa bisitatu dute. Iban Maiz museoko gidariak baserriaren inguruko sekretu guztiak azaldu dizkie. Ukuilua, dolarea edota garai bateko logelak eta sukaldea ikusi dituzte eta primeran pasatu dute baserriaren inguruko azalpenak entzuten. Saioaren webgunean dago ikusgai osorik.













