Urretxuko 'Herri txiki, infernu handi' saiorako sarrerak
URRETXU // ETB-1eko Herri txiki, infernu handi saioa grabatzen jardungo dute aste honetan zehar Urretxun. Zuhaitzek eta Pagadik herrian egindako elkarrizketak martxoaren 4an 19:00etan aurkeztuko dituzte Ederrena pilotalekuan. Bihar hasiko dira kultur etxean ekitaldi horretarako gonbidapenak banatzen, agortu arte. 16 urtetik gorakoentzat dira, gehienez hiru pertsonako.













