Matematika argazki lehiaketako lanak ikusgai egongo dira
Otsailaren 26ra arte Barrena Kultur Etxeko Erakusketa Aretoan ikusgai egongo dira VII. Lemniskata Matematika Argazki Lehiaketan aurkeztu diren lan onentsuenak, 40 guztira. Lehiaketaren irabazleen argazkiak ere ikusgai daude. Aipatzekoa da, hirugarren saria Ordizian bizi den Jose Miguel Romero Barcosek jaso zuela Casas americana argazkiarekin.
Zazpigarren edizioaz konta daiteke, 65 egileren 241 argazki aurkeztu zirela, aurreko edizioan baino 43 argazki gehiago. Jose Luis Etxezarreta Lemniskatako kideak adierazi duenez, «lehiaketarako argazki gehiago jaso izana alde batera utzita, parte hartzen duten lanen kalitatea gailentzen da, eta aurten ere nazioarteko izaera mantendu du, estatu osotik eta Vietnam, Iran edo Filipinetatik datozen obrekin, besteak beste».
Erakusketa, Barrena Kultur Etxearen ohiko ordutegian bisitatu ahalko da.













