Erroskilazaleen Kluba-ren kontaketa saio irekia, bihar
IDIAZABAL // Erroskilazaleen Kluba liburuaren ipuin kontaketa saioa izango da bihar. Berezia izango da hori, saio irekia izango delako eta, beraz, herritar guztiei bideraturikoa izango da. Lau herritarrek idatzi dituzte herriko buruhandien ipuinak, eta entzungai izango dira istorio horiek bihar, 17:00etatik 18:00etara, udal areto nagusian.













