Mary Shelly-ren Frankenstein hurrengo tertulian
ORMAIZTEGI // Ormaiztegiko Udal Liburutegiak aurtengo 2. liburu tertulia egingo du martxoaren 16an. Mary Shelly-ren Frankenstein liburua landuko dute 18:00etatik 20:00etara izango den saioan, gazteleraz. Monica Leivak gidatuko du eta gizarte etxeko areto nagusian izango da, segurtasun neurriak beteta. Parte hartzeko kultura@ormaiztegi.eus-era idatzi behar dute interesdunek.













