Trakzio mekanikoko zerga ordaintzeko apirilaren 10a arte
ORDIZIA // Udalak herritar guztiei jakinarazten die 2021eko apirilaren 10era bitarteko lanegunetan, ordaindu ahal izango direla borondatezko epean 2021eko Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen gaineko zergari dagozkien ordainagiriak. Ordainketak herriko edozein aurrezki kutxa edo banketxetan egin daitezke. Helbideratutako ordainagiriak 2021eko apirilaren 10ean kontutik pasako dira. Adierazitako epe hori bukatu ondoren ordaindu ez diren kuotak gainordaina, berandutza interesak eta dagozkion gastuak hartu beharko dituzte beren gain. Ordainagiria helbideratuta ez dutenek, herritarren arreta bulegoan jaso dezakete.













