Gas isuria izan da Olaberriako Ihurre auzoan
OLABERRIA // Nippon Gases enpresatik ke txuria ateratzen hasi zen atzo arratsaldean, 16:30 aldera, oraindik ezagutzen ez diren arrazoiengatik. Lekukoek azaldu dutenez, perlita hautsa dela esan zieten, eta ez dela osasunerako arriskutsua. Halere, inguruak hauts zuriz estali zituen eta ikusgarrritasuna ia erabat murriztu zuen. Ondorioz, auto ilarak izan ziren N1 errepidean.













