Udaleko eraikinak garbitzeko langileen lan poltsa deialdia
IDIAZABAL // Idiazabalgo Udalak udaleko eraikinak garbitzeko langileen lan poltsa osatzeko deialdia zabaldu du. Helburua garbiketarako pertsonalaren poltsa osatzea izango da, lehiaketa-oposizio librearen bidez. Eskaerak aurkezteko azken eguna bi aste barru izango da, martxoaren 22an, hain zuzen ere. Lanaldi osorako izango da, udalak adosten dituen ordutegi eta egutegiarekin.













