Amatasuna izango dute hizpide Ordizian, ostiralean
ORDIZIA // Jabekuntza eskolak martxorako antolatu duen egitarauaren barruan, Katixa Agirrerekin solasaldia egingo dute ostiralean, hilak 12, D’Elikatuzen 18:00etan. Agirreren Amek ez dute liburua izango dute mintzagai baina liburuaz ezezik, amatasunaren inguruan eta amatasuna bizitzeko era desberdinen inguruan ere egingo dute hizketaldia.













