Ahozko narrazio lehiaketa egingo dute gaur, Barrenan
ORDIZIA //Bederatzigarren Ahozko narrazio lehiaketarekin amaituko dute Ahoz aho jaialdia, gaur. Barrena Jauregian izango da hitzordua, 19:00etan hasita. Gonbidapenak Barrenan bertan lor daitezke, edo 943 80 56 30 telefono zenbakira deituta.













