Joste eta taila erakusketa asteburuan
IDIAZABAL // Idiazabalgo Udaleko areto nagusian joste eta taila erakusketa jarriko dute asteburuan. Gaurtik igandera bitartean, joste eta taila lanak egiten dituzten herritarren lanak ikusgai jarriko dituzte. Gaur, ostirala, arratsaldez egongo da zabalik, 18:00etatik 20:30era, eta bihar eta etzi, aldiz, goizez zein arratsaldez, 12:00etatik 14:00etara eta 18:30etik 20:00etara.













