Urretxuko eskulturen inguruko lehiaketa antolatu du udalak
URRETXU // Udalak herriko eskulturak ezagutzeko lehiaketa antolatu du bere Facebook-ean. Argazkian ageri den eskulturaren izena eta egilea asmatzen dituztenen artean 60 euroko erosketa bonu bat zozkatuko dute. Erantzuna kulturetxe.ur@urretxu.eus helbidera bidali behar da edo kultur etxeko buzoian sartu, izen-abizenekin eta telefono zenbakiarekin. Epea 25ean ixten da.













