Elisabet Mendiak erakusketa irekiko du bihar Urretxun
URRETXU // Elisabet Mendia margolariak akuarela erakusketa irekiko du bihar, 19:00etan, Urretxuko Juan de Lizarazu aretoan. Urretxu-Zumarragan eta kostako hainbat herritan margotutako koadroak ikusi ahal izango dira, besteak beste. Erakusketa apirilaren 4a arte egongo da zabalik. Juan de Lizarazu aretoa asteartetik igandera irekitzen da, 17:30etik 20:30era.













