'Complices' filma, Gaztetxea eta Zine Klubaren eskutik
LEGAZPI //Gaztetxeak eta Zine Klub Legazpik antolatuta, larunbatean 18:00etan Complices fikziozko film laburra proiektatuko dute Latxartegi aretoan, eta ondoren solasaldia izango da Ruben Guindo zuzendariarekin. Eskolako jazarpenaren gaia jorratzen du filmean Guindok, ikuspuntu kritiko batetik abiatuta, eta benetako egoeretan oinarrituta. Eskola jazarpena gizarte osoaren arazoa dela erakusten du Guindok lan honetan.













