Motxiladun haurren babesean bilkura
Irati gurasoekin Euskal Herrira dinamikaren barruan, Sarek deitutako kontzentrazioa egin zuten larunbatean Ordizian. Martxoaren 8an, Etxeberria eta Zapirain presoen alaba den Iratik, Bilbora itzuli beharra izan zuen bere hirugarren urtebetetze egunean «gurasoak espetxean 520km-ra utzita». Ordiziako bi motxiladun haurren kasuan, gurasoak ikusi gabe ia urtebete daramatela ere gogorazi zuten.













