Mirandaolako burdinola martxan Aste Santuan
Legazpiko Lenbur Fundazioak Aste Santuko oporretarako plangintza osatu du, eta besteak beste, Mirandaolako burdinola martxan ikusteko aukera eskainiko die bertakoei eta kanpotik etorritako bisitariei.
Mirandaolako burdinola apirilaren 2an, ostirala, eta apirilaren 4an, igandea jarriko dute martxan, 10:30ean, 11:15ean, 12:00etan, 12:45ean eta 13:30ean. Sarreraren barruan olapintxoaren dastaketa ere sartuko da.
Bi egun horietan Chillida Lantokia ere irekiko dute, bisita gidatua (11:00etan eta 13:30ean) edo librea egiteko.
Euskal Burdinaren Museoa Aste Santu osoan zehar egongo da irekita, eta Igeralde baserriko Ogiaren txokoa apirilaren 2an, 4an eta 5ean irekiko dute. Bisitak 11:00etan, 12:00etan, 15:00etan, 16:00etan eta 17:00etan izango dira.
Aurrez tokia erreserbatu behar da, 943 73 04 28 telefono zenbakian edo helbide honetan: mirandaola@lenbur.com.













