'Goierri mende bat lehenago' erakusketa ikusgai gaurtik
IDIAZABAL // Udalaren Apirilean aire aire programaren baitako lehenengo ekintza gaur abiatuko da. Gaurtik hilaren 11ra bitartean, Goierri mende bat lehenago postal zaharren erakusketa jarriko dute ikusgai Idiazabalgo merkataritza eta dendetako erakusleihoetan, Lemniskata Zientzia elkartearen eskutik.













