Laguntza ekonomikoa ostalaritza eta turismo sektorearentzat
Legazpiko Udalak jakinarazi duenaren arabera, joan den hilabetean egindako udalbaltzan, 105.000 euroko diru laguntza partida bat onartzea erabaki zuten herriko ostalaritza eta turismo sektoreareari laguntzeko asmoz.
EAJ, PSE-EE eta Legazpiko Berdeak taldeetako zinegotziek alde bozkatzea erabaki zuten. EH Bildukoak, berriz, abstenitu egin ziren botazio honetan.
3.000 euro arteko laguntza
Diru laguntza zuzenak izango dira, establezimendu bakoitzeko 3.000 eurora artekoak.
105.000 euroko partida hori iazko udal aurrekontuaren soberakinetik dator.
2020an egindako diru kontuak 1.003.061,3 euroko superabitarekin itxi ziren, eta ostalaritza eta turismo sektoreari bideratutako laguntzen partida osatzeko, kreditu aldaketa bat egin behar izan du udalak.
Kreditu aldaketa hori udalbatza berean onartu zuten.
Argitaratzeko zain
Onarpenaren ondoren, laguntza hauek Gipuzkoako Aldizkarian argitaratu zain dago udala. Argitara eman eta hurrengo egunean, eskariak aurkezteko epea irekiko du udalak berak.
Tabernek, jatetxeek, turismo aktiboko jarduerek eta bidaia ajentziek eskatu ahal izango dituzte laguntza horiek.













