Euskara ziurtagiriak lortzeko ikastaroak egingo dituzte udan AEK-n
AEKren Goiztiri euskaltegiak B2 eta C1 euskara ziurtagiriak eskuratzeko ikastaro trinkoak eskainiko ditu udan, ekainaren 21etik uztailaren 16ra arte. 80 orduko ikastaroa izango da, denera. Izena emateko epea maiatzaren 28an amaituko da. Izena emateko 943 88 93 40 telefonora deitu behar da edo beasain@aek.eus helbidera idatzi.












