Ataunen etzi ez dute San Isidro nekazari eguna ospatuko
ATAUN // Bigarren urtean jarraian, Ataungo Udalak bertan behera utzi du baserritarren San Isidro eguneko festa. Ez da ospakizunik izango larunbatean herrian, maiatzak 15. Hala ere, herriko nekazariei eta ekoizleei gaia erosteko deia egin du udalak, izan gazta, barazki, haragi, eztiki, fruitu lehor edo indaba.












