Gorka Salmeron eta Joxan Izaren erakusketa Donostian
DONOSTIA // Gorka Salmeronen argazkiak eta Joxan Izaren marrazkiak eta eskultura lanak uztartzen dituen Agerkunderako gunea erakusketa maiatzaren 30era arte dago ikusgai D’Museoa-Donostiako Elizbarrutiko Museoan, arratsaldez. Alde Zaharrean dago museoa, Santa Maria elizan. Agerkunderako gunea erakusketa ikonografia kristauaren inguruko bi artisten interpretazio pertsonala da.













