Olaberriari zaildu egin zaio finalerako txartela
0 eta 2ko markagailuarekin joango dira errenteriara. Lehen partida esku eskura izan dute baina ihes egin die azken unean
Olaberriari Gipuzkoako herriarteko larruzko paleta eta pala motzeko finala urrundu egin zaio. Gaur goizean jokatu dituzte joaneko bi partidak, Errenteriaren aurka, eta biak galdu dituzte.
Paleta larruz Arrieta-Garrido bikoteak gertu izan du garaipena. 34 eta 31 aurretik jartzea lortu dute, baina ez dute azken tantoa egiten asmatu: azken sakean motz egin dute eta ondorengo bi tantoak txapapera bota dituzte; Berasategi-Olaran bikoteak, berriz, 40 eta 33 galdu du. Ongi hasi dute partida eta lan erdietara aurretik iritsi dira: 20-16. Bigarren zatian behera etorri dira ordea eta ezin izan dute punturik lortu.
Aukerak izan badituzte oraindik, halere, Itzulerako partidak falta dira. Datorren astean izango dira, Errenterian. Bi partidak irabazi beharko dituzte zortzi tantoren aldea irauli.